XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) gauza bat, behinik behin, ziurra da: hurrak dauden lekuetan, sagarrak egoten dira beti.
E. Goyenetxe historiazaleak biltzen duenez, XIgarren mendean sagar eta sagardoz ordaintzen ei zuten alogera zenbait baserritan.
XIIgarren mendean, Aimerid Picaud izeneko bidaiari txilipristo frantziar batek, basatitzat hartu gintuen,
XIVgarren mendearen azkenaldera eraman zuten euskaldunek estrainekotz, sagarra eta sagarrondoa Normandia aldera.
Hemendik zabalduko zen Picardia, Auvernia eta Bretainia aldera eta ondoren Alemania, Ingalaterra eta Ameriketara.
1615garrenean esaterako, euskal arrantzaleek 3.680 upela sagardo eraman zituzten Atlantikoaz bestaldeko arrantzalekuetan zebiltzanak hornitzeko.
Izugarria, beraz, sagardoak gurean eduki duen garrantzia.
Gainbehera hegoaldeko ardoak sartzen hasi zirenean etorri zitzaion.
Larramendi berak ere 1754garrenean sagarrondoa asko urritu dela dio.
Gainbehera hori etengabe etorri zen 1980garren urte ingurura arte.
Handik hona, urrezko aldi bat ezagutzen du sagardoak edo, behinik behin, sagardotegiak.
Berez sagardoak ez dauka misterio handirik: sagarra jo, tolarean estutu eta zukuari upeletan irakiten utzi neguko hilabeteetan.
Ez dago beste sekreturik.
Hala ere, hamaikatxo sagardo ezberdin ikusiko duzu eta aurten zeure gustuko kupela bilatu arte egin beharko dituzu jirabuelta batzuk sagardotegietara.
Azken urteotan asko aurreratu da sagardogintzan.
Garai batean ez zen inongo garbitasunik ageri bazterretan eta gaur gero eta zaintzenago dute hori, izan ere, sagardoak garbia eta gardena behar du izan, lehorra baina garratz puntu batekin, edanerraza, sagar usainekoa,